40 Guiçona, ceinari ileac burutic erorcen baitzaizco, karçoil da eta xahu:
41 Eta belharretic erorcen baçaizco ileac, aitzinez karçoil da eta xahu.
42 Bainan karçoildu toquian, aitzinean edo guibelean, plapa çuri edo horiric sorthu bada,
43 Apheçac ikusi-eta, eiquiric gabe erabaquico du leguena dela, toqui karçoilduan sorthua.
44 Beraz leguenac joa, eta apheçaren erabaquiz berecia den nor-nahic,
45 Soinecoac urratuac iduquico ditu, burua has, beguithartea soinecoaz itzalia, eta oihuz egonen da kutsatua eta lohi dela.
46 Leguensu eta lohi içanen den ephe gucian, egonen da bakarric campetaric campo.