49 Plapa çuriaz edo gorrastaz thonatua bada, plapa hura leguençat ekarria içanen da, eta apheçari erakutsico çaio.
50 Hunec, beguiratu-eta, çazpi egunez hersico du.
51 Eta çazpigarren egunean berriz beguiraturic, berhatu dela atzematen badu, dirauen leguena da, soinecoa kutsatua dela erabaquico du, eta thonequin causitu diren gauça guciac ere bai;
52 Eta horren gatic suan erreco dira.
53 Ikusten badu thona ez dela berhatu,
54 Manatuco du, eta garbituco dute leguena duen gauça, eta apheçac hura berce çazpi egunez hersico du.
55 Eta ikusten duenean leheneco itchura ez dela bihurtu, nahiz leguena ez den berhatu, lohitzat erabaquico du, eta suan erreco, leguena jarri delacotz soinecoaren axalean, edo barnera ere sarthu.