6 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta leguena ilhunago bada, eta ez bada larruan hedatu, xahutuco du guiçona, ceren çaragarra baita: guiçonac garbituco ditu bere soinecoac, eta xahu içanen da.
7 Baldin apheçac ikusia içan ondoan, eta xahu atheratua, leguena berriz hedatzen balitz, guiçona apheçaren gana bihurtua içanen da,
8 Eta lohitzat atheratua içanen da.
9 Leguenaren çauria guiçon baten baithan guerthatzen balin bada, haina apheçaren gana erakarrico da,
10 Eta hunec ikusico du. Eta larrua çuritua denean, eta ileen itchura mudatua, eta haragui bicia ere agueri,
11 Leguena çaharquitua eta larruari jota dela erabaquico da. Horren gatic apheçac lohitzat atheratuco du guiçona, eta ez du hersico, ceren haren lohitasuna aguericoa baita.
12 Bainan leguena barraiatuz hostatzen bada, burutic çangoetaraino, beguiec ikus ahal detzazqueten guciac estalcen baditu,