1 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
2 Huna leguensuaren leguea xahutzat atheratzecotan denean: Apheçaren aitzinera erakarrico da:
3 Hunec, campetaric ilkiric, atzematen duenean leguena sendatua dela,
4 Xahupenetan denari manatuco dio bere buruarençat esqueint ditzan biciric bi etche-xori ceinetaric jatea cilhegui baita, cedro çurquia, escarlataquia eta hisopoa.
5 Manatuco du etche-xorietaric bat imolatua içan dadien lurrezco uncian, ur bicien gainean:
6 Eta bercea, biciric dena, cedroquiarequin, escarlatarequin eta hisopoarequin, imolatua içan den etche-xoriaren odolean bustico du.