12 Bildots bat hartuco du eta hobenarençat esqueinico laurden olioarequin: eta guciac Jaunaren aitzinean escaini ondoan,
13 Bildotsa imolatuco du, bekatuarençateco bitima eta holocausta imolatzen ohi diren toquian, erran nahi da leku sainduan. Ecen nola bekatuarençateco bitima, hala hobenarençatecoa apheçarena da: sainduren saindu da.
14 Eta apheçac hobenarençat imolatua den bitimaren odoletic harturic, hartaric eçarrico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocoan, eta escuineco escucuco eta çangoco erhi pototsetan:
15 Eta laurden oliotic ere ixurico du bere ezquerreco escura,
16 Eta escuineco erhia bustico du olioan, eta çazpitan eguinen du ihinztadura Jaunaren aitzinean;
17 Eta ezquerreco escuan guelditu den olioa ixurico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocora eta escuineco escuco eta çangoco erhi pototsetara, eta bekatuarençat ixuria den odolaren gainera,
18 Eta guiçonari buru gainera.