29 Eta escu ezquerrean guelditu çaioen gaineraco olioa, xahutua denari buru gainera ixurico dio, Jauna haren alderat beguithartez jar dadiençat.
30 Eta esqueinico du ttorttoila edo usocumea,
31 Bat hobenarençat eta bercea holocaustetan bere libacioneequin.
32 Bere xahupenecotzat behar dituen guciac ecin içan detzazqueenaren sacrificioa hori da.
33 Jauna oraino ere Moisi eta Aaroni minçatu citzaioeten hunela:
34 Sarthu çaiztequeenean Canaango lurrean, ceina goçatzera emanen baitarotzuet, leguenarequilaco etcheric balin bada,
35 Etchearen jabea apheçari goanen çaio eta erranen dio: Iduritzen çait ene etchean badela leguenaren çauria beçalaco bat.