45 Etche hura arthiquico da berehala lurrera, eta hartaco harriac, çurac eta phorrosca guciac hiriz campoan leku lohi batera arthiquico dira.
46 Etche hura hersia dagoenean, barnera sarthuco dena, lohi içanen da arrats arteo;
47 Eta han lo eguinen duenac, eta cerbait janen, garbituco ditu bere soinecoac.
48 Apheçac sarcean ikusten badu leguena ez dela etchean berhatu, berritan çartatua içan denaz gueroztic, sasualdutzat xahutuco du:
49 Eta xahupenaren eguiteco harturen ditu bi etche-xori, cedro çura, escarlata eta hisopoa;
50 Eta etche-xori bat imolaturic lurrezco uncian ur bicien gainean,
51 Hartuco ditu cedro çura, hisopoa, escarlata eta etche-xori bicia, eta oro bustico ditu etche-xori imolatuaren odolean eta ur bicietan, eta çazpi aldiz ihinztatuco du etchea,