13 Horrelaco gaitza duena sasualcen bada, bere xahupenetic çazpi egunen buruan, bere soinecoac eta gorphutz gucia ur bicietan garbituric, xahu içanen da.
14 Bainan çorcigarren egunean hartuco ditu bi ttorttoila edo bi usocume, eta Jaunaren aitzinera ethorrico da lekucotasuneco tabernacle-sarcera eta hequiec emanen diozca apheçari,
15 Ceinac imolatuco baitu bat bekatuarençat, eta bercea holocaustetan; eta harençat othoitz eguinen du Jaunaren aitzinean, xahu dedinçat bere haci jariatic.
16 Guiçonac ceinari hacia ilkico baitzaio emaztearequilaco eguimbidean, bere gorphutz gucia urean garbituco du, eta arrats arteo lohi içanen da.
17 Bere soinecoa eta orduan çuen larrua urez garbituco ditu eta lohi içanen dira arrats arteo.
18 Emaztequia, ceinarequin erabili baita, urean garbituco da, eta lohi içanen da arrats arteo.
19 Emaztequia, hilabethe-buruan bere odol jaustearequin dena, berecia içanen da çazpi egunez.