16 Guiçonac ceinari hacia ilkico baitzaio emaztearequilaco eguimbidean, bere gorphutz gucia urean garbituco du, eta arrats arteo lohi içanen da.
17 Bere soinecoa eta orduan çuen larrua urez garbituco ditu eta lohi içanen dira arrats arteo.
18 Emaztequia, ceinarequin erabili baita, urean garbituco da, eta lohi içanen da arrats arteo.
19 Emaztequia, hilabethe-buruan bere odol jaustearequin dena, berecia içanen da çazpi egunez.
20 Hura uquituco duena lohi içanen da arratseraino.
21 Eta lo eguin duen toquia eta jarri içan den lekua bere berezpeneco çazpi egunetan, lohi içanen dira.
22 Haren ohea uquitu duqueenac, xurituco ditu bere soinecoac, eta bere burua urean garbituric, arratseraino lohi içanen da.