2 Minça çaizte Israelgo semeei, eta erroçuete: Haci jaria jasaiten duen guiçona, lohi içanen da.
3 Eta eçagutuco da gaitz hori baduela, noicetare çorne urrindu bat lothuco baita noiznahiden haren haraguiari eta bethi berhatuco.
4 Ohe guciac ceinetan lo eguin baituque eta jarri den toquia ere lohi içanen dira.
5 Haren ohea uquituco duen guiçonac, bere soinecoac xurituco ditu; eta bere burua urean garbitu-eta, arratseraino lohi egonen da.
6 Hura jarri den toquian jarrico denac ere bere soinecoac xurituco ditu; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
7 Haren haraguia uquitu duenac, xurituco ditu bere soinecoac; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
8 Horrelaco guiçonac ahogoçoa arthiqui badu xahu denaren gainera, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.