30 Apheçac bat imolatuco du bekatuarençat eta bercea holocaustetan, eta Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat eta haren jauste lohiarençat.
31 Irakatsiren dioçuete beraz Israelgo semeei beguira ditecen lohiqueriatic eta beren likisquerietan hilcetic, kutsatu duquetenean ene tabernacle çuen artean dena.
32 Hori da leguea haci jaria dutenençat, edo emaztequiarequin kutsatzen direnençat,
33 Eta astagaitzetaco orduan berezten den emaztequiarençat, edo odol jaria jarraiquia duenarençat, eta harequin lo eguin duen guiçonarençat.