6 Hura jarri den toquian jarrico denac ere bere soinecoac xurituco ditu; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
7 Haren haraguia uquitu duenac, xurituco ditu bere soinecoac; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
8 Horrelaco guiçonac ahogoçoa arthiqui badu xahu denaren gainera, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
9 Harbalda ceinaren gainean jarrico baita, lohi içanen da.
10 Eta haci jaria duen guiçonaren azpian guerthatu ditaqueen gucia, arratseraino lohi içanen da. Halacoric cerbait erabili duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu den ondoan, arratseraino lohi içanen da.
11 Hola denac, escuac garbitu gabe uquitzen badu norbait, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu-eta, arrats arteo lohi içanen da.
12 Uquituco duen lurrezco uncia, hautsico da; çurezcoa bada ordean, urez garbituco da.