1 Jauna minçatu içan citzaioen Moisi, Aaronen bi semeen heriotzearen ondoan, su arrotza escaincen çutelaric hilac içan cirenean:
2 Eta manamendu eguin cioen, erraten cioelaric: Erroçu çure anaia Aaroni, edocein orduz ez dedin sar sainduteguian, ceina baita belaren barneco aldean, arka estalcen duen propiciatorioaren aitzinean, beldurrez-eta hil dadien (ecen lanho batean aguertuco naiz oraclearen gainean),
3 Ez baditu lehenic eguiten hautchec: aratche bat escainico du bekatuarençat, eta ahari bat holocaustetan.
4 Liho-harizco athorra jauncico du, ahalquesun direnac galcequin estalico ditu, liho-harizco guerricoaz tincatuco da, burucoa eçarrico du buruan, ecen soineco horiec sainduac dira: xahutu den ondoan, jauncico ditu guciac.
5 Israelgo semeen balderna gucia ganic hartuco ditu bi aker bekatuarençat eta ahari bat holocaustetaco.