24 Bere burua garbituco du leku sainduan, eta bere soinecoac jauncico ditu. Eta ilkiric bere holocausta eta populuarena escaini ondoan, othoitz eguinen du hala beretzat nola populuarençat;
25 Eta bekatuençat escainia den bilgorra erreco du aldare gainean.
26 Eta aker bidalquinaren eramaten içatu denac, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara.
27 Bekatuarençat imolatuac içan diren aratchea eta akerra, ceinen odola sainduteguira eramana içan baita xahupenaren eguiteco, campetaric camporat eramanac içanen dira eta suan erreac beren larru, haragui eta gorotzarequin:
28 Eta edoceinec erre detzan hequiec, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara.
29 Eta hori içanen da çuençat legue bethicotzat. Çazpigarren hilabethean, hilabethec hamargarren egunean, atsecabeari emanen ditutzue çuen arimac, eta lanic den-gutiena ez duçue eguinen, ez herricoac, ez eta-çuen artean dabilan arrotzac.
30 Egun hartan içanen da çuen xahupena, eta çuen garbitzea çuen bekatu gucietaric: Jaunaren aitzinean xahutuco çarete.