30 Egun hartan içanen da çuen xahupena, eta çuen garbitzea çuen bekatu gucietaric: Jaunaren aitzinean xahutuco çarete.
31 Ecen phausuco larumbata da; eta çuen buruac atsecabetan eçarrico ditutzue bethico erlijionezco leguez.
32 Xahupen hori eguinen du gançutua içan den apheçac, eta ceinaren escuac consecratuac içan baitira apheztasuneco eguimbideen bethetzeco bere aitaren orde: eta jauncico ditu liho-harizco athorra eta soineco sainduac,
33 Eta xahutuco ditu saindutegguia, lekucotasuneco tabernaclea eta aldarea, eta apheçac ere eta populu gucia.
34 Eta hori içanen çaitzue bethico legue bat, urthean behin othoitz eguin deçaçuençat Israelgo semeençat eta hequien bekatu guciençat. Moisec eguin çuen beraz Jaunac manatu beçala.