4 Liho-harizco athorra jauncico du, ahalquesun direnac galcequin estalico ditu, liho-harizco guerricoaz tincatuco da, burucoa eçarrico du buruan, ecen soineco horiec sainduac dira: xahutu den ondoan, jauncico ditu guciac.
5 Israelgo semeen balderna gucia ganic hartuco ditu bi aker bekatuarençat eta ahari bat holocaustetaco.
6 Eta aharia escaini duqueenean, eta othoitz eguin beretzat eta bere etchearençat,
7 Bi akerrac jarraracico ditu Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean;
8 Eta hequien gainera çortea atheraturic, bat Jaunarençat içateco eta bercea aker bidalquinçat.
9 Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat;
10 Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco.