7 Bi akerrac jarraracico ditu Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean;
8 Eta hequien gainera çortea atheraturic, bat Jaunarençat içateco eta bercea aker bidalquinçat.
9 Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat;
10 Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco.
11 Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura;
12 Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da;
13 Balsamuac suaren gainean eçarriric, hequien lanhoac eta hatsac estal deçan lekucotasunaren gainean den oraclea, eta hil eztadien bera.