11 Ecen haraguiaren bicia odolean da: eta odola eman içan darotzuet hartaz aldare gainean ardiets deçaçuen çuen arimen xahupena, eta balia dadiençat çuen arimei sacrificio xahugarritzat.
12 Horren gatic erran diotet Israelgo semeei: Ez çuetaric, ez çuen artean dabilçan arrotzetaric nihorc ez beça jan odola.
13 Israelgo semeetaric eta çuen artean dabilçan arrotzetaric cembaitec ihicin edo sarean atzematen badu jatea cilhegui den abere edo xori bat, haren odola ixur eta lurrez estal beça.
14 Ecen edocein haraguiren bicia odolean da: horren gatic erran diotet Israelgo semeei: Nolanahico haraguiaren odola janen ez duçue, ceren haraguiaren bicia odolean baita; eta hartaric janen duena hilen da.
15 Herricoric edo arrotzetaric nihorc jaten badu abere bera hila edo ihiciac atzemana, urean garbituco ditu bere soinecoac eta bere burua, eta kutsatua içanen da arrats arteo, eta hola eguinen da xahu.
16 Bere soinecoac eta gorphutza garbitzen ez baditu, jasanen du bere gaixtaqueria.