2 Minça çaite Aaroni eta bere semeei, eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Hau da Jaunac manatu duena, dioelaric:
3 Israelgo etcheco edocein guiçonec idi bat, ardi bat edo ahunz bat hilcen badu campen barnean edo campoco aldean,
4 Eta bere escainça ez badu ekarcen tabernacle-sarcera, odolez hobendun da: nola odola ixuri balu, hala galduco da bere populuaren erditic.
5 Horren gatic Israelgo semeec apheçari erakarri behar diozcate campoan hilcen dituzten bitimac, Jaunari consecratuac içan ditecençat lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta baquezco bitima hequiec imola detzoten Jaunari.
6 Eta apheçac ixurico du odola Jaunaren aldarearen gainean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta bilgorra erreco du, Jaunari goço çaioen usainetan:
7 Eta ez dituzte batere guehiago beren bitimac imolatuco debruei, ceinequin lohitu içan baitira legue hau bethi gucian beguiratuco dute berec eta beren ondocoec.
8 Eta erranen dioçute oraino: Israelgo etcheco edo çuen artean dabilçan arrotzetaric edoceinec holocausta bat edo bitima bat escaincen badu,