4 Eta bere escainça ez badu ekarcen tabernacle-sarcera, odolez hobendun da: nola odola ixuri balu, hala galduco da bere populuaren erditic.
5 Horren gatic Israelgo semeec apheçari erakarri behar diozcate campoan hilcen dituzten bitimac, Jaunari consecratuac içan ditecençat lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta baquezco bitima hequiec imola detzoten Jaunari.
6 Eta apheçac ixurico du odola Jaunaren aldarearen gainean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta bilgorra erreco du, Jaunari goço çaioen usainetan:
7 Eta ez dituzte batere guehiago beren bitimac imolatuco debruei, ceinequin lohitu içan baitira legue hau bethi gucian beguiratuco dute berec eta beren ondocoec.
8 Eta erranen dioçute oraino: Israelgo etcheco edo çuen artean dabilçan arrotzetaric edoceinec holocausta bat edo bitima bat escaincen badu,
9 Eta hura lekucotasuneco tabernaclearen sarcera erakarcen ez badu, Jaunari escainia içan dadiençat, bere populatic galduco da.
10 Israelgo etchetic edoceinec, edo hequien artean dabilçan arrotzetaric norbaitec odola jaten badu, ene beguithartea baratuco dut haren contra, eta hura xahutuco dut ene populutic,