19 Astagaitzequin den emaztequiari etzare hurbilduco, eta ez duçu aguertuco haren lohitasuna.
20 Etzare çure lagunaren emazteari hurbilduco, eta ez duçu harequin nahasqueria likitsic eguinen.
21 Çure umetaric ez duçu emanen Moloquen idolari consecratzeco, eta ez duçu Jaincoaren icena liçunduco. Ni naiz Jauna.
22 Etzare guiçonquiari hurbilduco emaztequiari beçala, ceren-eta icigarriqueria bat baita.
23 Etzare aciendari hurbilduco, ez-eta harequin kutsatuco. Emaztequia ez da aberearen azpian jarrico, ez harequin balsaturen, ceren tzarqueria gaitza baita.
24 Etzarete lohituco çuen aitzinean eragotziren ditudan jendaqui guciac kutsatuac diren itsusquerietan,
25 Eta ceinetaz liçundu baita lurra. Neronec beguietsico ditut hequien tzarqueriac, lurrac berac iraiz ditzan bere egoiliarrac.