21 Çure umetaric ez duçu emanen Moloquen idolari consecratzeco, eta ez duçu Jaincoaren icena liçunduco. Ni naiz Jauna.
22 Etzare guiçonquiari hurbilduco emaztequiari beçala, ceren-eta icigarriqueria bat baita.
23 Etzare aciendari hurbilduco, ez-eta harequin kutsatuco. Emaztequia ez da aberearen azpian jarrico, ez harequin balsaturen, ceren tzarqueria gaitza baita.
24 Etzarete lohituco çuen aitzinean eragotziren ditudan jendaqui guciac kutsatuac diren itsusquerietan,
25 Eta ceinetaz liçundu baita lurra. Neronec beguietsico ditut hequien tzarqueriac, lurrac berac iraiz ditzan bere egoiliarrac.
26 Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac, eta horrelaco icigarriqueriaric ez beçaçue eguin ez herricoec ez çuen toquietan dabilçan campotarrec.
27 Alabainan çuen aitzinean içatu diren lurreco egoiliarrec eguin içan dituzte gaitzesgarriqueria horiec oro, eta lurra lohitu dute.