23 Etzare aciendari hurbilduco, ez-eta harequin kutsatuco. Emaztequia ez da aberearen azpian jarrico, ez harequin balsaturen, ceren tzarqueria gaitza baita.
24 Etzarete lohituco çuen aitzinean eragotziren ditudan jendaqui guciac kutsatuac diren itsusquerietan,
25 Eta ceinetaz liçundu baita lurra. Neronec beguietsico ditut hequien tzarqueriac, lurrac berac iraiz ditzan bere egoiliarrac.
26 Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac, eta horrelaco icigarriqueriaric ez beçaçue eguin ez herricoec ez çuen toquietan dabilçan campotarrec.
27 Alabainan çuen aitzinean içatu diren lurreco egoiliarrec eguin içan dituzte gaitzesgarriqueria horiec oro, eta lurra lohitu dute.
28 Berautzue beraz, halacoric eguiten baduçue, çuen aitzinean içatu den jendaquia beçala çuec ere orobat iraiz cetzazten.
29 Horrelaco icigarriqueriaric eguinen duena, galdua içanen da bere populuaren erditic.