3 Ez duçue eguinen ez çuec egon çareten Eguiptoco lurreco azturen arabera, ez-etare çuec sarraraztera nohan Canaan-herricoen arabera, etzarete hequien legueei jarraiquiren.
4 Ene erabaquien arabera eguinen duçue, eta beguiratuco ditutzue ene manamenduac; hequien arabera ibiliren çaizte. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
5 Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac: hequien arabera eguiten duen guiçona, hequien bidez bicico da. Ni naiz Jauna.
6 Guiçona etzaio hurbilduco bere odoleco emacume hurcoari, haren baithaco ahalqueriazco alderdien aguercera. Ni naiz Jauna.
7 Ez dituçu aguertuco çure aita baithan eta ama baithan ahalquesun direnac: ama, ama duçu; ez dioçu ahalquea emanen.
8 Ez dituçu aguertuco çure aitaren emaztea baithaco ahalquesun direnac; ecen çure aitari ahalquea ematea laiteque.
9 Aitaganicaco edo amaganicaco çure arreba, etchean edo campoan sorthua denari ahalcatzeco alderdiac ez diozcatzu aguertuco.