5 Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac: hequien arabera eguiten duen guiçona, hequien bidez bicico da. Ni naiz Jauna.
6 Guiçona etzaio hurbilduco bere odoleco emacume hurcoari, haren baithaco ahalqueriazco alderdien aguercera. Ni naiz Jauna.
7 Ez dituçu aguertuco çure aita baithan eta ama baithan ahalquesun direnac: ama, ama duçu; ez dioçu ahalquea emanen.
8 Ez dituçu aguertuco çure aitaren emaztea baithaco ahalquesun direnac; ecen çure aitari ahalquea ematea laiteque.
9 Aitaganicaco edo amaganicaco çure arreba, etchean edo campoan sorthua denari ahalcatzeco alderdiac ez diozcatzu aguertuco.
10 Çure semearen alaba baithan edo çure alabaganicaco alaban ez duçu ahalcatzecoric aguertuco, ceren çure ahalquea bailitaque.
11 Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren emazteac çure aitari eman dioen alabari, ecen çure arreba da.