15 Gaizquia ez duçu eguinen, eta ez duçu erabaquico çucenari bidegabe eguinez. Etzare beguiratuco behartasunari, eta etzare aberatsari beguithartez jarrico. Çure lagunari emanen dioçu çucembideco erabaquia.
16 Etzare populuan içanen ez aitzinetic jaçarle, ez guibeletic jale. Etzare oldartuco çure lagunaren biciari. Jauna ni naiz.
17 Çure anaiari ez dioçu çure bihotzean gaitzirizcoric ekarrico, bainan aguerian erranen diotzotzu çure erraitecoac, ez deçaçunçat haren gainetic bekatu eguin.
18 Ez duçu aspercea bilhatuco, eta etzare orhoituren çure herritarren ganicaco irainaz. Çure adisquidea maithatuco duçu çure burua beçala. Ni naiz Jauna.
19 Beguira çatzu ene legueac. Çure acienda ez duçu estalaracico berce mota batetaco abereaz. Ez duçu asco haciz erainen çure landa. Ez duçu jauncico bi hari motetaric ehoa den soinecoa.
20 Guiçona etzaten bada emaztequiarequin eta harequin balsatzen, emaztequia gathibu bada eta heldua, eta bizquitartean ez oraino dirutan berrerosia, ez eta libro utzia; açotatuac içanen dira biac, eta ez dira hilen, ceren emaztequia gathibu baitzen.
21 Bainan bere hobenarençat ahari bat escainico dio Jaunari lekucotasuneco tabernaclearen sarcean.