4 Berautzue jaincordetara bihurcetic, eta jainco urthuric ez beçaçue eguin. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
5 Jaunari, jabalgarri içan daquiçuençat, imolatzen badioçue baquezco bitimaric,
6 Imolatu egunean eta biharamunean janen duçue, eta erreco duçue suan hirugarren egunecotzat guelditu gucia.
7 Hartaric nihorc jaten badu bi egunen buruan, lohi içanen da eta impioqueriaz hobendun;
8 Eta jasanen du bere gaizquia, ceren liçundu duen Jaunaren saindua, eta galduco da bere populutic.
9 Çure bazterrean uzta eguiten duçunean, ez duçu murriztuco lurraren açaleraino, eta guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco.
10 Çure mahastian ere erorcen diren molkoac eta bihicac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei harcera utzico diozcatzute. Ni naiz çuen Jainco Jauna.