11 Jaunari ekarcen çaizcoen escainça guciac, alchagarriric gabe içan beharco dira, eta ez da Jaunari sacrificiotan erreco ez alchagarriric ez eta eztiric.
12 Bakarric, ekarrico dituçu hequietaricaco picainac eta emaitzac: bainan ez dira aldare gainean eçarrico erretzen usain goçotan.
13 Edocein gauça ekar deçaçun sacrificiora, patzez onthuco duçu, eta çure sacrificioa ez duçu utzico çure Jaunarequilaco batasuneco gatza gabe. Çure escainça gucietan ekarrico duçu gatza.
14 Jaunari escaincen badioçu çure uzten picaina, ogui-buru oraino onthuac ez direnetaric, suan xigortuco dituçu, oguia beçala xehatuco dituçu, eta hula eguinen duçu çure picainen escainça Jaunari:
15 Olioa ixurcen dioçutelaric gainera, eta isensua gainean eçarcen, ceren den Jaunaganaco escainça.
16 Apheçac erreco du, escainçaren orhoitzapenetan, ogui xehatutic eta oliotic cerbait bat, eta isensu gucia.