2 Eta ekarrico diote Aaronen seme aphecei: hauquietaric batec hartuco du ahurraren bethe irin eta oliotic, eta isensu gucia, eta eçarrico du orhoitzapenetan erretzen aldarearen gainean, Jaunari goçoen çaioen usain bat beçala:
3 Eta sacrificiotic gueldituco den gaineracoa, Aaronençat eta bere semeençat içanen da, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escaincetaric.
4 Bainan ogui-labean errezco sacrificioa escaincen baduçu, içan behar da irin cethabatutic, erran nahi da ogui alchagarri gabeac, olioz bustiac, eta ophil airisac, olioz ferecatuac.
5 Çarthaguinan aphaindutic eguiten baduçu çure escainça, içan beharco da irin cethabatutic olioan orhatua eta alchagarriric gabe,
6 Poxicatuco duçu, eta gainera olioa ixurico.
7 Eta criselatic heldu bada çure escainça, orobat içan beharco da irin cethabatutic eta olioz heçatua.
8 Hura Jaunari ekarrico dioçu eta emanen apheçari,