4 Bainan ogui-labean errezco sacrificioa escaincen baduçu, içan behar da irin cethabatutic, erran nahi da ogui alchagarri gabeac, olioz bustiac, eta ophil airisac, olioz ferecatuac.
5 Çarthaguinan aphaindutic eguiten baduçu çure escainça, içan beharco da irin cethabatutic olioan orhatua eta alchagarriric gabe,
6 Poxicatuco duçu, eta gainera olioa ixurico.
7 Eta criselatic heldu bada çure escainça, orobat içan beharco da irin cethabatutic eta olioz heçatua.
8 Hura Jaunari ekarrico dioçu eta emanen apheçari,
9 Apheçac hura escaini duqueenean, sacrificioari kenduco dio orhoipeneco çathia, eta aldarearen gainean erreco du, Jaunari hainitz goço çaioen usain bat beçala.
10 Bainan gaineracoa içanen da Aaronençat eta bere semeençat, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escainçatic.