16 Aberearen azpian jarrico den emaztequia, harequin batean hala içan bedi: eta beren odola gainera bequiote.
17 Hartuco duenac bere arreba, bere aitarenganicacoa edo bere amarenganicacoa, eta ikusi baituque haren ahalquea, eta arrebac beguiratu baitioque anaiaren laidoari, biec gauça tzarra eguin dute: beren herritarren aitzinean hilac içanen dira, ceren elkarri aguertu diozcaten beren laidoac, eta beren tzarqueria jasanen dute.
18 Emaztequi astagaitza darioenarequin balsatu dena eta haren ahalquea aguertu duena, eta harec berac ere erakutsi badu bere odolaren ithurria, biac beren populuaren erditic hilac içan beitez.
19 Ez duçu aguertuco çure amaren ahizparen baithan eta aitaren arrebaren baithan ahalquesun dena: hori eguin duqueenac bere haraguico laidoa aguerian ematen du: biec jasanen dute beren tzarqueria.
20 Aitaganicaco edo amaganicaco osabaren emaztearequin balsatu denac, eta bere ahaidearen laidoa aguertu duenac, biec jasanen dute beren bekatua, eta haurric gabe hilen dira.
21 Bene anaiaren emaztearequin ezconcen denac, haiçu ez den gauça eguiten du, bere anaiaren ahalquesuna aguercen du: haurric gabe egonen dira.
22 Beguira çatzue ene manamenduac eta erabaquiac eta hequiec bethe, beldurrez-eta iraiz çaitzaten lurrac ceintan sarcecotan eta egotecotan baitzarete.