3 Eta nic ene beguithartea bihurturen dut haren contra; eta eceztatuco dut bere populuaren erditic, ceren bere umeetaric eman duen Moloqui, lohitu duen ene sainduteguia eta liçundu ene icen saindua.
4 Bainan baldin lekuco populuac arduraric ez badu harcen eta ene manamenduaren eçaxolaz beçala, Moloqui bere umeetaric eman duen guiçona uzten badu, eta ez badu hil nahi,
5 Ene beguithartea bihurturen dut guiçon haren contra eta haren odolaren contra, eta calituren ditut populuaren erditic bera eta Moloquequin bere lohiqueria onhetsi dioten guciac.
6 Norbait gaizquinetara eta aztietara bihurcen bada, eta hequiequin kutsatu, haren contra bihurturen dut ene beguithartea, eta heriotzez kenduco dut bere populuaren erditic.
7 Sainduets çaitezte eta içan çaizte saindu, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.
8 Ene manamenduac beguira eta bethe çatzue. Ni naiz Jauna çuec saindutzen çaituztedana.
9 Bere aitari edo amari burhoa arthiqui dioquena, heriotzez hila içan bedi: aitari eta amari burho arthiqui diote, gainera hel bequio haren odola.