4 Bainan baldin lekuco populuac arduraric ez badu harcen eta ene manamenduaren eçaxolaz beçala, Moloqui bere umeetaric eman duen guiçona uzten badu, eta ez badu hil nahi,
5 Ene beguithartea bihurturen dut guiçon haren contra eta haren odolaren contra, eta calituren ditut populuaren erditic bera eta Moloquequin bere lohiqueria onhetsi dioten guciac.
6 Norbait gaizquinetara eta aztietara bihurcen bada, eta hequiequin kutsatu, haren contra bihurturen dut ene beguithartea, eta heriotzez kenduco dut bere populuaren erditic.
7 Sainduets çaitezte eta içan çaizte saindu, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.
8 Ene manamenduac beguira eta bethe çatzue. Ni naiz Jauna çuec saindutzen çaituztedana.
9 Bere aitari edo amari burhoa arthiqui dioquena, heriotzez hila içan bedi: aitari eta amari burho arthiqui diote, gainera hel bequio haren odola.
10 Norbait balsatu bada berceen emaztearequin, eta lohiqueriaco bekatua jauqui badu bere Jaunaren emaztearequin, lohitzailea eta lohitua biac heriotzez hilac içan beitez.