1 Halaber Jaunac erran cioen Moisi: Minça çaite Aaronen seme aphecei, eta erroçute: Apheça ez bedi kutsa hilcen çaizcoen herritarren deithoreetan,
2 Baicic-ere ez bada bere ahaideenetan eta hurbilecoenetan, erran nahi da aita, ama, seme, alaba eta anaiarençat ere,
3 Eta arreba doncella, guiçonari ezcondua içan ez denarençat.
4 Bainan ez da bercela kutsatuco, balitz-ere bere populuco aitzindariarençat.
5 Aphecec ez dituzte beren buruac murriztuco, ez biçarra ebaquico, ez beren haraguitan ozcaric eguinen.