15 Nahas ez deçançat bere iraulguico odola bere toquico edocein nescatchequin, ceren ni bainaiz hura sainduesten dudan Jauna.
16 Jauna minçatu cen oraino Moisi, cioelaric:
17 Erroçu Aaroni: Çure odoleco familietan guiçonic balin bada cerbait narrio bere gorphutzean duenic, ez ditu oguiac escainico bere Jaincoari;
18 Eta ez da haren apheztasuneco eguimbideetara hurbilduco, baldin itsua bada, maingua bada, sudur murritzecoa, edo handicoa, edo makurrecoa bada,
19 Escua edo çangoa hautsia badu,
20 Concorra bada, bethirinsua, beguian xuriduna, eta baldin bethico çaragarra, negal bicia gorputzean, edo sabel ttipia eroria baditu.
21 Aaron aphez handiaren odoleticaco edocein narriodun dena ez da hurbilduco Jaunari bitimac, ez-etare oguiac bere Jaincoari escaincera.