19 Escua edo çangoa hautsia badu,
20 Concorra bada, bethirinsua, beguian xuriduna, eta baldin bethico çaragarra, negal bicia gorputzean, edo sabel ttipia eroria baditu.
21 Aaron aphez handiaren odoleticaco edocein narriodun dena ez da hurbilduco Jaunari bitimac, ez-etare oguiac bere Jaincoari escaincera.
22 Bizquitartean janen du sainduteguian escainiac diren oguietaric,
23 Bakarric halaz non ez baita belaren barneco aldera sarthuco, ez-eta aldarera hurbilduco, narrioa baduelacotz, eta ene sainduteguia ez duelacotz behar kutsatu. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna.
24 Moisec beraz manatuac içan citzaizcoen guciac erran ciozcaten Aaroni eta haren semeei eta Israel guciari.