6 Saindu egonen çaizco beren Jaincoari, eta ez dute liçunduren haren icena: isensua ecen Jaunari, eta oguiac beren Jaincoari escaincen dituzte, eta horren gatic içanen dira saindu.
7 Ez dute ezconçaz hartuco ez ema galdu, ez nesca tzarric, ez-etare bere senharrac igorri duen emazteric, ceren baitira beren Jaincoari consecratuac,
8 Eta escaincen baitituzte proposicioneco oguiac. Beraz içan beitez saindu, ceren-eta saindu bainaiz ni, Jauna, hequiec sainduesten ditudana.
9 Lohiquerian atzemana den aphez alaba, eta bere aitaren icena laidoztatu duena, suan errea içan bedi.
10 Pontificioac, erran nahi da bere anaien artean aphez handi denac, ceinaren buruaren gainera gançuduraco olioa ixuria içan baita, eta ceinaren escuac apheztasuneco eguimbideetacotzat consecratuac içan baitira, eta soineco sainduac jaunciac dituenac, ez du aguerturen bere burua, ez-eta soinecoac hautsico;
11 Eta ez da batere edocein hili hurbilduco, bere aitaren deithorean ez-eta amarenean ez du bere burua likistuco.
12 Eta ez da ilkico leku sainduetaric, beldurrez-eta liçun deçan Jaunaren sainduteguia, ceren Jaincoaren gançudura sainduco olioa haren gainean baita. Ni naiz Jauna.