8 Aaronen semeec ez dute janen bere hilicaco edo ihiciac atzemanicaco haraguitic, halacoz kutsa ez ditecençat. Ni naiz Jauna.
9 Beguira betzate ene manamenduac, ez erorceco bekatura, eta hil ez ditecen ene sainduteguian, hura liçundu ondoan. Ni naiz Jauna hequiec sainduesten ditudana.
10 Arrotzetaric nihorc ez du janen gauça consecratuetaric, ez apheçarequin dagoenac, ez sariçaleac ez dute hequietaric janen.
11 Bainan apheçac erosia edo haren etchean sorthua denac, janen dute hequietaric.
12 Aphez alabac populutic hartu badu senharra, ez du janen ez gauça consecratuetaric, ez eta picainetaric.
13 Bainan alhargunduric, edo senharrac igorriric, eta haurric gabe itzuli bada bere aitaren etchera, aitaren jatecoetaric hacico da nescatcha gazte cenean beçala. Arrotzec ez dute hequietaric jateco escuric.
14 Jaquingabean gauça consecratuetaric jan duqueenac, borzgarren bat eçarriric jan duenaren gainera, apheçari emanen dio sainduteguian.