1 Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen huneletan:
2 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Hauquiec dira Jaunaren besta-buruac, sainduac deithuco ditutzuenac.
3 Sei egunez harico çarete lanean: çazpigarren eguna deithuco da saindua, ceren den larumbateco phausua. Ez duçue orduan lanic batere eguinen: Jaunaren larumbata da egoten çareten toqui orotaco.
4 Hauquiec dira beraz Jaunaren besta-buru sainduac, cein bere orduan celebratu behar ditutzuenac.
5 Lehembicico hilabethean, hamalaugarren egunean, ilhuncean, Jaunaren Bazcoa da:
6 Eta hilabethe bereco hamaborzgarren egunean, Jaunaren airisen besta da. Çazpi egunez janen duçue ogui alchatugabea,
7 Lehembicico eguna iduquico duçue saindu eta ospe handitacotzat: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere;