14 Ez duçue uztatic janen ez oguiric, ez irin xigorric, ez ahiric, picainac çuen Jaincoari escaini ditutzuen arteo. Manamendu hori da bethicotzat, ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan beguiratzecoa.
15 Sabateco bigarren egunetic, ceinetan escainico baituçue picainetaco espala, kondatuco dituçue beraz çazpi aste oso,
16 Çazpi asteac bethe diren biharamuneco eguna arteo, erran nahi baita berrogoi eta hamar egun; eta sacrificio berri bat Jaunari escainico dioçue hunela:
17 Egoitza orotaric, picainetaco bi ogui alchatu bakotcha bi hamargarrenez eguina irin cethabatutic, Jaunaren picainetaco erreco ditutzuenac.
18 Eta oguiequin escainico dituçue çazpi bildots narriogabeac urthebanacoac, eta arthaldeco aratche bat, eta bi ahari, eta beren libacioneequin holocaustetan Jaunari escainiac içanen dira usain goçoenecotzat.
19 Imolatuco ditutzue halaber aker bat bekatuarençat, eta bi bildots urthebanacoac baquezco bitimatzat.
20 Eta apheçac hequiec alchatu dituen ondoan Jaunaren aitzinean, beretzat erorico çaizquio.