28 Egun hartan gucian ez duçue sehi lanic eguinen batere, ceren egun hura baita deietaco eguna, beguithartez jar daquiçuençat çuen Jainco Jauna.
29 Egun hartan atsecabean sarthu ez dena, galduco da bere populutic;
30 Eta cerbait lan eguin duena, xahutuco dut bere populutic.
31 Ez duçue beraz batere lanic eguinen orduan: legue hau bethi gucian beguiratuco duçue ondocoen ondoco eta çuen egoitza orotan.
32 Egun hura phausuco larumbata da, eta çuen arimac atsecabean eçarrico ditutzue hilabethearen bederatzigarren egunean. Arratsetic arratsera celebraturen ditutzue çuen larumbatac.
33 Jauna Moisi berriz minçatu cen, cioelaric:
34 Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethe hartaco hamaborzgarren egunetic, çazpi egunez içanen dira Tabernacletaco bestac Jaunarençat.