32 Egun hura phausuco larumbata da, eta çuen arimac atsecabean eçarrico ditutzue hilabethearen bederatzigarren egunean. Arratsetic arratsera celebraturen ditutzue çuen larumbatac.
33 Jauna Moisi berriz minçatu cen, cioelaric:
34 Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethe hartaco hamaborzgarren egunetic, çazpi egunez içanen dira Tabernacletaco bestac Jaunarençat.
35 Lehembicico eguna deithuco da guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue egun hartan sehi lanic batere eguinen.
36 Eta çazpi egunez Jaunari holocaustac escainico ditutzue. Çorcigarren eguna ere guciz ospetsua eta guciz saindua içanen da, eta Jaunari holocausta bat escainico duçue: batzarra ecen eta bilkua orduan iduquico dira: egun hartan ez duçue sehi lanic batere eguinen.
37 Horiec dira Jaunaren besta-buru, guciz ospetsuac eta guciz sainduac deithuco ditutzuenac, eta hequietan Jaunari eguinen ditutzue escainçac, holocaustac eta libacioneac, egun bakotchecotzat manatuac diren beçala,
38 Jaunaren larumbatez, botuz edo çuen gogo onez Jaunari eguinen ditutzuen escaincez berçalde.