38 Jaunaren larumbatez, botuz edo çuen gogo onez Jaunari eguinen ditutzuen escaincez berçalde.
39 Holetan çazpigarren hilabetheco hamaborzgarrenetic, bildu ditutzuenean çuen lurreco fruitu guciac, çazpi egunez celebratuco ditutzue Jaunaren bestac; lehembicico egunean eta çorcigarrenean içanen da larumbata, erran nahi da phausua.
40 Eta lehembicico egunean hartuco ditutzue çuhaitzen fruituric ederrenac, palma-gandoac, çuhaitz-adar hostotsuac eta errecaco çumelicac, eta boztuco çarete çuen Jainco Jaunaren aitzinean.
41 Urthe oroz besta handi hori çazpi egunez celebratuco duçue: manamendu hori bethi gucian ondocoen ondoco beguiratuco duçue. Çazpigarren hilabethean celebratuco duçue besta,
42 Eta itzalpeetan egonen çarete çazpi egunez: Israelen odoletic diren guciac olhetan egonen dira:
43 Çuen ondocoec jaquin deçatençat, olhetan egonaraci ditudala Israelgo semeac, Eguiptoco lurretic erakarcen nituenean. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
44 Moisec horiec erran ciozcaten Israelgo semei Jaunaren besta-buruen gainean.