4 Hauquiec dira beraz Jaunaren besta-buru sainduac, cein bere orduan celebratu behar ditutzuenac.
5 Lehembicico hilabethean, hamalaugarren egunean, ilhuncean, Jaunaren Bazcoa da:
6 Eta hilabethe bereco hamaborzgarren egunean, Jaunaren airisen besta da. Çazpi egunez janen duçue ogui alchatugabea,
7 Lehembicico eguna iduquico duçue saindu eta ospe handitacotzat: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere;
8 Bainan çazpi egunez Jaunari escainico dioçue suraco sacrificioa. Çazpigarren eguna ordean içanen da ospetsuago eta sainduago: hartan ez duçue eguinen sehi lanic batere.
9 Jauna minçatu cen oraino Moisi, cioelaric:
10 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Sarthu çaiztequeenean nic emanen darotzuetan lurrean, eta uzta eguin duqueçuenean, apheçari ekarrico diozcatzue bihi espalac, çuen uztaco picainac: