12 Eta preso sarthu çuten jaquin arteo cer manatuco çuen Jaunac,
13 Jauna minçatu cen, Moisi,
14 Eta erran cioen: Campetaric ilkiaraz çaçu burho-eguile hori, eta ençun duten guciec buruaren gainean eçar betzote escuac, eta guero populu guciac harrica beça.
15 Eta erranen dioçute Israelgo semeei: Norquere maldicio arthiquico baitio bere Jaincoari, jasanen du bere bekatua;
16 Eta Jaunaren icenari burho arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi: içan dadien herritarra edo arrotza, populuac cali beça harrica. Jaunaren icenari burho arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi.
17 Norquere guiçona jotzen eta hilcen baitu, heriotzez hila içan bedi.
18 Abere bat hilcen duenac ordaina bihurtuco du, erran nahi da aberea aberearençat.