19 Norquere bere herritarretaric edoceini gaizqui eguin baitioque, nola berac eguin duen, hala eguina içanen çaio;
20 Hauscura hascurarençat, beguia beguiarençat, horça horçarençat ordainez bihurtuco çaio: eguin içan duen beçalaco gaizquiaren jasaitera borchatuco da.
21 Acienda hil duenac berme bat bihurtuco du. Guiçona hilcen duena, bera hila içan bedi.
22 Hobenduna içan dadien, nahiz herritarra, nahiz arrotza, erabaquia çucena içan bedi çuen artean: ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.
23 Eta Moise minçatu ondoan Israelgo semeei, burho-eguilea atheraraci çuten campetaric, eta harrica lehertu çuten. Jaunac Moisi manatu beçala eguin çuten Israelgo semeec.