2 Israelgo semeei mana çoçute oliba olio garbienetic eta arguienetic ekar deçaçuten, criseluen bethi mantenatzeco,
3 Lekucotasuneco belaren campoco aldean batasuneco tabernaclean. Eta Aaronec eçarrico ditu hequiec arratsetic goiceraino Jaunaren aitzinean, eta eguimbide hori bethi gucian çuen ondoregoa gucian bethea içanen da.
4 Jaunaren aitzinean eçarrico dira bethi urhe garbieneco ganderailuan.
5 Halaber hartuco duçu irin cethabatua, eta hartaric erreco ditutzu hamabi ogui, bakotchac bi hamargarren irin dutenac.
6 Eçarrico ditutzu Jaunaren aitzinean, mahain guciz garbiaren gainean sei alde batetic eta sei bercetic:
7 Eta hequien gainean eçarrico duçu isensu arguienetic, oguia içan dadiençat Jaunari eguiten çaioen escainçaren orhoitgarri.
8 Larumbat oroz Jaunaren aitzinean gambiatuac içanen dira Israelgo semeen ganic harturic bethico batasunez: