7 Eta hequien gainean eçarrico duçu isensu arguienetic, oguia içan dadiençat Jaunari eguiten çaioen escainçaren orhoitgarri.
8 Larumbat oroz Jaunaren aitzinean gambiatuac içanen dira Israelgo semeen ganic harturic bethico batasunez:
9 Eta içanen dira Aaronen eta bere semeençat, leku sainduan jateco: ceren baitira sainduren saindu Jaunaren sacrificiotaric bethico çucen batez.
10 Bizquitartean israeldar emaztequi baten semea, eguiptoar guiçon batenganicacoa, atheratu cen Israelgo semeen artera, eta aharratu cen campetan israeldar guiçon batequin.
11 Eta nola burhoztatu eta madaricatu baitzuen Jaunaren icena, erakarri çuten Moisen aitzinera. (Haren ama deitzen cen Salumith, Dabrien alaba, Danen leinucoa,)
12 Eta preso sarthu çuten jaquin arteo cer manatuco çuen Jaunac,
13 Jauna minçatu cen, Moisi,