12 Jubilauaren sainduespenetan, bainan atzemana han berean janen duçu.
13 Jubilaueco urthean nor bere onthasunera bihurtuco da.
14 Cerbait salduco duçunean çure herritarrari, edo cerbait erosico dioçunean, ez eguin bidegaberic çure anaiari; bainan erosico dioçu beguiratuz jubilaueraco urtheei,
15 Eta urthe arauca fruituac salduco darozquitzu.
16 Cembat ere urthe guehiago içanen baita iragaiteco jubilauaren ondotic, eta hambatez goratuco da precioa; eta cembat gutiago içanen baita ephe, eta hambatez gutiagotan eguinen da erospena; ecen gogoaren ephea salduco darotzu.
17 Berautzue atsecaberic eman çuen leinutarrei; bainan batbedera bere Jaincoaren beldur içan bedi, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.
18 Iduc çatzue ene manamenduac, beguira çatzue ene erabaquiac eta bethe çatzue, lotsaric batere gabe bici ahal çaiteztençat lurraren gainean,