21 Ene benedicionea emanen darotzuet seigarren urthean, eta fruituac erakarrico ditu hirur urtherençat:
22 Erainçac eguinen ditutzue çorcigarren urthean, eta halere fruitu çaharretaric janen duçue bederatzigarren urthea arteo: fruitu berriac ethorri arteo, çaharrac janen ditutzue.
23 Halaber lurra ez duçue bethicotzat salduco, ceren enea baita, eta çuec ene arrotzac eta etchetiarrac çarete.
24 Horren gatic çuen goçameneco bazterra, ez duçue berrerospeneco erresalbutan baicic salduco.
25 Baldin, beharrac joric, çure anaiac salcen badu bere lur puxca, eta ahaide hurbilecoac nahi badu, harec saldu duena berreros deçaque.
26 Ordean ahaide hurbilic ez badu, eta berreresteco dirua kausi ez badeçaque;
27 Saldu duen ordutic goan diren uztac kondatuco dira, eta gaineracoa bihurtuco dio erostunari, eta hola berriz sarthuco da bere goçamenean.